I+G+B arloko unitate bat daukagu, zahartzearen, kronikotasunaren eta mendekotasunaren inguruan gaitasun eta estrategia berritzaileak garatzen laguntzeko.
Esparru horietan dugun 25 urtetik gorako eskarmentua jarri nahi dugu gizartearen eskura, bai eta gure jardueraren balioa nabarmendu ere, elkarlanean oinarritutako ikerketa-prozesu irekiaren bidez eskuratzen den ezagutza hartuz, garatuz eta zabalduz.
Horretarako, hainbat proiektutan parte hartzen dugu: hots,ikerketa-proiektuak (aplikatua, nagusiki), garapen teknologikorako eta berrikuntzarako proiektuak, errehabilitazio-sistema berriak sortzen laguntzeko, eta gure ezagutza mendekotasunaren zein desgaitasunaren arloetan erabiltzeko, hainbat sektoretako irtenbide bertikalei begira.