Zuntz optikoko eskularru baten diseinua, goiko gorputz-adarretako sentiberatasun fina errehabilitatzeko eta berreskurapenaren ebaluazioa egiteko.
I+G+B arloko proiektua, Nafarroako Unibertsitate Publikoak garatua. Bragg (FBGs) difrakzio-sarez osaturiko lehen eskularrua diseinatu nahi du eskuaren eta hatzaren mugimenduak monitorizatzeko.
Gailu berri horiek software garatuarekin batera erabiltzeak aurrerapen nabarmena ekarriko du egun merkatuan diren beste sistema batzuen aldean. Berrikuntza soziala kontuan hartuta garatzen ari da, erabiltzaileak ere kontzeptua zehazten ari baitira, bai eta diseinu-faseak, prototipoa eta beste ere.
Kostu apaleko irtenbide horiei esker, bai eta aplikazio profesionaleko protokoloak garatzeari esker, osasun arloko profesionalek etorkizunean beren gaixoen balorazio biomediko objektiboaren abantailak eskuratuko dituzte. Horrela, diagnosi hobea eginen dute, jarraipen hobea ere, hala fasea akutuetan nola kronikoetan, eta ikusiko dute suspertzea ezin hobea ote den; horrela, murritu eginen dira pertsona horiek artatu eta errehabilitatzeko osasun kostuak.