Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra) - 948 176 560 - info@adacen.org
Castellano   Euskara   English  
             
Gaurkotasuna
Materialak
Jarduera
Kanpainak
Buletinak
29/04/2019
Compartir en   Facebook | Twitter | LinkedIn
Adaceneko zuzendari Francisco Fernández Nistal kide da Hartutako Garun Kaltea artatzeko estatu-eredua zehazteko Adituen Batzordean
Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) koordinaturik dago eta Hartutako Garun Kaltea artatzeko eredua berrikustea du helburu.
0116- Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) koordinaturik dago eta Hartutako Garun Kaltea artatzeko eredua berrikustea du helburu
 
Adaceneko zuzendari Francisco Fernández Nistal kide da IMSERSOk sortutako Adituen Nazio Batzordean, garuneko kaltea artatzeko eredua Espainian berrikusteko. Batzordeak gida bat egin nahi du, gaixotasun horrek jota dauden pertsonen gizarte eta osasun arloko ibilbidea orientatzeko, lesioa gertatzen den une beretik.
 
IMSERSOk desgaitasuntzat jotzen du Hartutako Garun Kaltea (HGK), eta zer-nolako eragina eta zer-nolako ondorioak dituen ikusirik, berezko arreta beharrak behar ditu, bai eta berezko arreta-eredua ere, egungo egoera honetan. Izan ere, hona egungo egoeraren ezaugarriak: baliabide eskasia, baliabideen arteko koordinaziorik eza, eta baliabideak homologaturik eta arauturik ez egotea.  
Munduko Osasun Erakundearen (OME) arabera, Hartutako Garun Kaltea hirugarrena helduen heriotza-eragileen artean, eta lehena desgaitasun eragilea. Espainian, lehen heriotza-eragilea da emakumeen artean, eta bigarrena, gizonenezkoetan, Espainiako Neurologia Elkartearen arabera. Sei minutuan behin, gure herrialdean iktus bat gertatzen da.
HGK osasun arazorik garrantzitsuenetako bat da herrialde garatuetan, zenbat heriotza eragiten dituen eta zer ondorio dituen kontuan hartuta, dela desgaitasuna, dela bestelako arrastoak.
Hori guztia dela eta, IMSERSOk batzorde bat sortzea erabaki zuen, Hartutako Garun Kaltea artatzeko eredua berrikusi, eguneratu eta proposatzeko. Eredu horrek esku-hartze printzipioak zehatu beharko ditu lesioa gertatzen den unetik beretik arreta kronikora bitarte, errehabilitazio etapa ere zehaztuta. Helburu nagusia da gida bat egitea, Espainian garuneko lesioa duten pertsona guztien gizarte ta osasun arloko ibilbidea orientatzeko; izan ere, tamalez, oraindik ere baliabideak eta koordinaziorako bitartekoak falta dira; beraz, eredu hori ez da gure herraildean aplikatzen era unibertslaena, berdinzalean eta doan.

Eredua taxutzeaz gain, batzordeak, halaber, berrikusi eginen du IMSERSOk 2007an plazaratutako agiri bat, HGK artatzeko baliabideak ezarri zituena, errehabilitazioaren fasearen arabera.
Organismo berri hori uda honetan bildu da lehen aldiz, eta Fernández Nistalez gain, honakoak dira kide: Isabel Chavarria Vargas, Hartutako Garun Kaltearen Espainiako Errehabilitazio Elkarteko lehendakaria; Carlos González Alted, Garuneko Kaltea Artatzeko Erreferentzia Zentroko zuzendari medikoa; José Ignacio Quemada Ubis, Menni Sareko Garuneko Kaltearen zerbitzu-burua; Inmaculada Gómez Pastor, Garuneko Kaltea Artatzeko Estatuko Erreferentzia Zentroko zuzendari kudeatzailea, Marcos Rios-Lago neuropsikologoa, Espainiako Neurorrehabilitazio Elkartekoa.
Adaceneko zuzendaria batzordean kide izateko proposamena dela eta, Imsersoko arduradunek aintzat hartu dute erakundeak duen esperientzia handia Hartutako Garun Kalteak eragindako ondorioen errehabilitazioan, eta erakundeak arreta-ereduak berritzeko egindako lana.
 
Adacen
Garuneko Kaltea duten pertsonendako baliabiderik ez zegoenez, ezta familiendako laguntzarik ere, senide talde batek Nafarroako Garuneko Lesioaren Elkartea (ADACEN) sortu zuen 1994an. Erakundea irabazi-asmorik gabea da, eta helburu du gizartea eta instituzioak informatu eta sentsibilizatzea giza talde horrek dauzkan arazoez eta beharrez. Adacenek bestelako helburu funtsezkoak ere baditu, hala nola gizarteratzea, Hartutako Garun Kaltea pairatzen duten pertsonendako ezinbestekoak diren zerbitzuak sustatzea, eta pertsona kaltetuen eta haien senitartekoen bizi-kalitatea hobetzea.


Elkarteak 1.000 bazkide inguru ditu; 332 pertsona kaltetu dira kide; 61 boluntariok erabiltzen dute beren denbora garuneko kaltea dutenekin eta haien senideekin; eta 61 langile ditu plantillan.
ADACENek daukan Eguneko Zentroan 40 lagunendako lekua dago, eta Egoitzan, berriz, 9rendako, biak ere Nafarroako Gobernuarekin hitzartuak. Horrez gain, Mendekotasunari arreta egiteko zentro bat dauka, erregimen anbulatorioan, 100 lagun artatzeko. Halaber, atseden hartzeko etxe bat eskaintzen die aldi baterako pertsona kaltetuei eta senideei. Horri Azpilagañako Errehabilitazio Neurologikorako Zentroa erantsi behar zaio. Elkartea aitzindaria izan da teknologia berriak errehabilitazio tratamenduetan erabiltzeko, eta gainera, hainbat unibertsitatek eta teknologia-zentrok sustatutako hainbat azterlanetan ere parte hartu du.

Iaztik hona, NeuroLab esperimentazio espazioa dauka. Bertan, taldean ari dira lanean, kaltetuak, senideak, profesionalak, enpresak eta ikerketa zentroak, irtenbide teknologiko eta arreta-eredu berriak batera sortzeko, jendearen bizi-kalitatea, errehabilitazioa eta autonomia hobetzen laguntze aldera.