«20 URTETIK LANEAN GORA GARUNEKO KALTEAREN AURKA MÁS DE 20 AÑOS TRABAJANDO POR EL DAÑO CEREBRAL»
90eko hamarkadaren hasieran, Garuneko Kaltea duten pertsonendako baliabiderik ez zegoenez, ezta familiendako laguntzarik ere, senide talde batek NAFARROAKO GARUNEKO LESIOAREN ELKARTEA (ADACEN). Hasieratik, lehen familia taldeekin eta lehen fisioterapia-zerbitzuekin, elkarteak arreta ematen du gizarte eta osasun arloko eremu lauso horretan, eta ahal duen guztia egiten du pertsona kaltetuen autonomia, errehabilitazioa eta tratamendua sustatzeko.
Hasieran, ADACENek familiari arreta eskaini zitzaion, boluntarioen programa baten bidez; eta gero, estimulazio fisikoa eta logopediarako jarduerak egiten hasi ziren, edo neuropsikologia arlokoak, bai eta eskuzko eta lanen bidezko jarduerak ere.
Atzeman diren beharrak asetzera bideratu da baliabideen garapena; horretarako, xede publikoaren gizarte eta osasun arloko beharrak hartu dira kontuan. Horrenbestez, hainbat jakintza alorretako taldea sortu da, hainbat espezialitate profesionalez osatua. Bera garaian, horri Arreta eta Tratamendu Zentroa esan zitzaion. Gero, zentro hori finkatu eta Mendekotasunaren Arretarako Zentroa izan zen. Gaur egun ere irekia dago.
2003an ADACEN Eguneko Zentroa eta Mutiloan kokatutako Atseden eta Larrialdiko Aldi Baterako Etxea sortu ziren. Gaur egun, bi baliabide horiek, ADACEN Eguneko Zentroa eta ondoren 2015ean Egoitza Iraunkor bihurtu zena, jardunean eta Nafarroako Gobernuarekin hitzartuta jarraitzen dute.
ADACENen kide dira Hartutako Garun Kaltea pairatu duten pertsonak eta haien senitartekoak, Elkarteko langileak, denbora gurekin erabiltzen duten boluntarioak, bai eta gure labarekin sentsibilizaturik dauden gizabanako edo talde guztiak ere.
HARTUTAKO GARUN KALTEAREN ONDORIOETAN ESPEZIALIZATUA DAGOEN NAFARROAKO ERAKUNDE BAKARRA DA
ADACENek hainbat finantzabide ditu: zati bat, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideetako Departamentuarekin egina dagoen hitzarmenaren bidez; eta beste bat, erakunde publiko eta pribatuen diru-laguntzen bidez, bai eta dohaintza eta bazkideen kuoten bidez ere.
Azken urteotan, gure erakundea bere diru baliabideak hasi da sortzen, mendekoendako arretan daukan esperientzia salduz: aholkularitza enpresendako, Gizarte Erantzukizun Korporatiboa ezartzeko; profesionalendako prestakuntza, eta errehabilitazio zerbitzu espezializatuak.
Diru irabaziak beti bideratzen dira erakundearen arreta baliabideak eta programak garatzera.
Urtero, Lealtad Fundazioak gure erakundea aztertu eta akreditatzen du, kudeaketa gardena, jardunbide onak eta kontuak ematea ziurtatze aldera.
ADACENen jarduketa esparrua Nafarroako Foru Komunitatea da. Estatu mailan, Espainiako Garuneko Kaltearen Federazioan (FEDACE) sartua dago eta, halaber, Europako Konfederazioan (BIF) da kide. ADACEN onura publikoko erakundea da, 2000ko azaroaren 24ko Ministerio Aginduaren bidez.
ADACENek UNE-EN ISO 9001:2015 arauaren ziurtapen zigilua dauka. Hauxe: "Paziente kronikoentzako eguneko zentroa, egoitza eta asistentzia anbulatorioa".
2003an ADACEN Eguneko Zentroa eta Mutiloan kokatutako Atseden eta Larrialdiko Aldi Baterako Etxea sortu ziren. Gaur egun, bi baliabide horiek, ADACEN Eguneko Zentroa eta ondoren 2015ean Egoitza Iraunkor bihurtu zena, jardunean eta Nafarroako Gobernuarekin hitzartuta jarraitzen dute.
EntendidoEsta página web utiliza cookies para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de analítica.
Al continuar con tu navegación en esta página web, aceptas nuestra POLITICA DE COOKIES.