Gure xedea. Adacen gizarte oinarriko erakunde bat da, irabazi-asmorik gabea, hartutako garun kaltea eta bestelako gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonek eta haien familiek osatua. Erakundea buru-belarri ari garatzen berezko arreta eredu eta zerbitzuak, horiek oro funtsezkoak baitira eskubideen defentsarako eta gizartea eraldatzeko, betiere ordezkatzen dituen giza taldeen osasuna eta bizi-kalitatea indartuta. Adacenen ikuspegia. Erreferentzia izan nahi dugu HGK eta bestelako gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonen eta haien familien arretan. Horretarako, banakako laguntzak garatzen ditugu, diziplinarteko ikusmoldetik garatu ere, gizarte eta osasun arloa uztartuta, bai eta arlo psikobiosoziala ere, berrikuntzaren alde eginez eta teknologia erabiliz, betiere pertsonaren duintasuna eta pertsonak duen dimentsio soziala errespetatuta. Nabarmentzen dugu, halaber, zeinen garrantzi handia duten zabalkundeak, kontzientziazioak, prebentzioak, eta ezagutza gizartearekin eta eragileekin trukatzeak; hain zuzen, HGKaren nahiz beste kalte neurologiko batzuen erabateko arretan lanean ari diren eragileekin. Prinpzipioak eta balioak
Hona hemen gure kudeaketa funtsatzen duten printzipioak eta balioak:
Pertsonen biziaren duintasuna eta errespetua bermatzea
Banakako arreta
Pertsonen intimitatea babestea biziaren arlo guztietan
Gardentasuna eta sinesgarritasuna
Ikaskuntzak garatzea eta profesionalen taldeak hobetzea
EntendidoEsta página web utiliza cookies para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de analítica.
Al continuar con tu navegación en esta página web, aceptas nuestra POLITICA DE COOKIES.