Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra) - 948 176 560 - info@adacen.org
Castellano   Euskara   English  
             
Zer da HGK?
Burezur-garuneko traumatismoak
Iktusa: garuneko infartuak eta odoljarioak
Beste zergati batzuk
Ondorioak
Ondorio fisikoak
Ondorio kognitiboak
Ondorioak komunikazioan
Ondorioak portaeran eta emozioetan
Familia-ingurunean
Adacenek erantzuten du
Garuneko kalteak gizakiaren funtzionamenduaren eremu guztiei erasan diezaieke. Hori dela eta, garuneko kaltearen ondorioak oso ezberdinak eta konplexuak izan daitezke.
Ondorio fisikoak
Sarrienak orekari dagozkio: aldaketak edo zutik mantendu ezina, aldaketak edo oinez ibili ezina, aldaketak edota mugak gorputz-adarren mugimenduan, edota enborra eta burua atsedenean kontrolatzeko. Bestelakoak ere, hala nola sentiberatasun eta mugimendu falta gorputz-adarren batean, eta zentzumenen bat hein batean edo osorik galtzea; ikusmena, esate baterako.
Ondorio kognitiboak


Pentsamena ere aldatzen da, bai eta erabakimena eta kontrola ere. Arrazoi horiek tarteko, zailtasunak izaten dira gauzak ikasi eta ulertzeko, eta arazoak ere oroimenean eta arrazoinamenduan.
Ondorioak komunikazioan


Arazo fisikoa ez bada ere (mingaina mugitu ezina), mintzatzeko edo ahozkoa ulertzeko zailtasunen bat dagoenean.
Ondorioak portaeran eta emozioetan
Portaeran izaten diren ondorioen eraginez, inhibizio falta agertu daiteke (pertsonak egin eta esaten du une bakoitzean bururatzen zaion guztia) edota inhibizio handiegia (ez du deus egiten edo esaten, inork eskatzen ez badio). Emozioetan, berriz, suminduagoa dabil, sentiberatasun handiagoa du, pazientziarik eza, eta batez ere, gorabeherak gogo-aldarteetan.
Familia-ingurunean
Familiak ere ondorioak jasotzen ditu. Ustekabean gertatu den egoera berria da, eta horrek desegituraketa dakar familia barnera.