Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra) - 948 176 560 - info@adacen.org
LOGOPEDIA
Logopedia errehabilitazio neurologikorako prozesuan erabiltzen da pertsona kaltetuaren mintzamena eta komunikz.zioa berreskuratzeko edo mantentzeko, eta era berean, disfagia duten edota janaria eztarrian gelditzeko arriskua duten erabiltzaileengan irensketa-patroi segurua lortzeko, garuneko lesioaren ondorioz.
Hona hemen zer programa egiten diren ADACENen:
Logopedia neurologikoa
Banakako/taldekako saioetan lan egiten dugu, eta helburua hauxe da: pertsonari ahalik eta funtzionaltasunik handiena eman nahi diogu komunikazio-baliabide guztien erabileran, eta era berean, hark ahotsean, mintzoan edo hizkuntzan dituen gabeziak normaltzeko eta/edo konpentsatzeko.
- SAAC edo komunikaziorako sistema alternatiboak ezartzeko balorazioak egiten dira, erabiltzailea eraginkortasunez komunikatu dadin bere ingurunearekin eta internet nahiz sare sozialak bere kasa erabil ditzan.
- Hizkuntzaren balorazioa eta errehabilitazioa: afasiak
- Mintzoaren balorazioa eta errehabilitazioa: mintzoaren apraxiak/ disartriak
- Terapia miofuntzionaleko teknikak muskulatura eta aho nahiz aurpegiko funtzioa egokitzeko: aurpegiko paralisia, paresiak, hipotoniak
- Puntako teknikak erabiltzen ditugu, Kinesiotape , elektroestimulazioa eta laserra, eskuzko/ahozko terapiaren osagarri.
Irensketa eta eztarriko trabamenduak prebenitzea
- Elikagai solido eta likidoen irensketa baloratzea, elikagaien testura eta bolumena erabiltzailearen beharretara egokitzeko.
- Irensketaren errehabilitazioa: elikadura-boloaren prestaketan esku hartzen duten giharren aktibazioa eta entrenamendua, eta irensketa sendotzea, gabezia konpentsatzen duten estrategien bidez: postura entrenatzea, elikagaien testurak eta bolumenak aldatzea, etab… Hori guztia erabiltzailearendako elikagai ahorakin eraginkor eta segurua egitera bideratua.
- Aholkularitza erabiltzaile eta familientzat, eztarriko trabamenduak prebenitzeko jarraibideen gainean
- Prestakuntza familiako kideentzat, profesionalentzat eta bestelako erakundeentzat
Irakurketa-idazketa
Programa honek behar bezalako estrategiak garatu nahi ditu irakurketaren eta idazketaren erabilera funtzionala ahalbidetzeko, banakako nahiz taldekako saioen bitartez.
- Irakurketa eta idazketa jarduerak, jarduera horien mekanika eta irakurmena sustatzeko.
- Irakurketa-idazketaren alderdi fonologikoak, grafikoak eta bisoespazialak lantzea.
- Idazketaren entrenamendu mekanikoa, esku nagusia erasana duten pertsonenga
PROFESIONALAK
- María Urdániz
- Itziar Dolz
- Ane García