Salaketen kanal
Salaketen kanal bat dugu interes-talde guztien eskura, gure erakunde barneko jokabide irregularrak identifikatzeko eta barne kudeaketan hobetu beharrekoa jakiteko.
Horrela, enplegatuek, boluntarioek edo erabiltzaileek, emaileek, enpresa hornitzaileek eta abarrek salaketa anonimoa egin dezakete inprimaki honen bidez. Behar bezalako jarraipena egite aldera, informazioa eskatuko dugu salatzailearekin harremanetan jartzeko, eta hark erabakiko du eman edo ez.
Salaketa bat bidaltzeak esan nahi du agerian jartzea gure erakundeak legez kontra, era irregularrean edo desegokian egindako ekintza oro.
Helburua ez da gure jarduerari buruzko iradokizunak, iruzkinak edo kontsultak biltzea. Horretarako, jo Adacenek erantzuten du atalera, DCA atalean kokatua.