Arm Assist
Tecnaliak egindako garapen berri hori laguntza-robot bat da, iktusa pairatu duten gaixoen errehabilitazio neuromuskularrerako.
‘Arm Assist’-en bitartez, xedea da gaixoak bere besoaren mugikortasuna hobetzea, gailu robotiko mugikor baten bidez eta tele-errehabilitaziorako software-plataforma bideojokodun baten bidez; izan ere, aukera ematen du jarduera fisikoa, mailakakoa, errepikakorra eta motibatzailea egiteko, lan funtzional birtualak egiteko. Gainera, osasun arloko profesionalek urrunetik ikus dezakete gaixoak terapia bete ote duen eta zer aurrerapen-maila lortu duen.